XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gehienetan, 16.000 Hz.-etatik 20.000 Hz.etara dagoela esan ohi da.

Zahartzaroan maiztasun hauetako entzumena galdu egiten da.

Efekto hau aztertu ondoren, 5. marrazkian azaltzen diren ondorioetara heldu dira azterlariak.

Zarata baten ozentasuna nola nabaitzen duten entzuleek.

Entsegu psikoakustiko askotan, entzuleei zarata baten ozentasuna nola nabaitzen duten esan dezatela eskatu zaie.

Entsegu hauetatik ondorioak ateratzean, gauza asko ikasi da ozentasun konzeptoaz entsegutegi giroan.

Zenbait gauza ez da posible izan; adibidez, bi zarataren arteko konparazioa zenbaki bidez egitea ez da ahal izan, baina halaz eta guztiz ere, A zarata B zarata baino ozenagotzat jo bada eta B zarata C zarata baino ozenagotzat, A zarata C zarata baino ozenagotzat jo izan da.

Ozentasun berdineko makurkiak eta ozentasun maila

Zarata baten ozentasunaren neurria emateko asmoz hauxe egin izan da: entzule batek 1.000 Hz.-etako zarata-presio ezaguneko tonu bat bezain ozen entzuten dituen maiztasun desberdinetako tonu sinpleen zarata-presioak neurtzea.

Neurketa hauen ondorioa, 6. marrazkian azaltzen diren makurkiak izan dira: OZENTASUN MAILA (FON) / SEM MAKURRA / HERTZIOAK.